Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para su funcionamiento, mantener la sesión y personalizar la experiencia del usuario. Más información en nuestra política de Cookies

Menú

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO APIRILAREN 21EKO HAUTESKUNDEAK

6 de marzo de 2024

​Nola bozkatu atzerritik?

2024ko apirilaren 21ean  Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira.



Epeak

  • Erroldan sartzeko ala hortik kanpo uzteko eta datuak zuzentzeko erreklamazioak egiteko epea:  martxoaren 4tik 11ra bitartean, bi egunak barne. 
  • Atzerrian aldi baterako bizi diren hautesle egoiliarrek (ERTA) botoa postaz emateko ziurtagirirako eskabidea: martxoaren 23ra, beranduen jota.
  • Atzerrian modu iraunkorrean bizi diren (CERA) eta hauteskunde-prozesuan aldi baterako Espainian daudenek (Espanian bizi direnek bezala) botoa postaz ematea eskatu ahal izango dute otsailaren 27tik apirilaren 11ra bitartean,  eta hura apirilaren 17ra arte bidali, beranduen jota.
  • Atzerrian bizi diren hautesle egoiliarrek (CERA) posta bidezko botoa  kontsuletxera edo bozkatzeko prestatutako zentrora bidaltzeko epea: apirilaren 16ra, beranduen jota.
  • Atzerrian bizi diren hautesle egoiliarrek botoa kontsuletxeko edo bozkatzeko prestatutako zentroko hautetsontzian botoa sartzeko epea: apirilaren 13tik 18ra bitartean, bi egunak barne. 

Atzerrian aldi baterako bizi diren hautesleek botoa postaz emateko ziurtagiriaren  inprimakia.

Informazio gehiago

#AtzerrikoBotoa, bermedun botoa. Zergatik:

  • Funtzionario kontsular batek zigilatu eta sinatzen du gutun-azala atzetik, hautetsontzian sartu aurretik.
  • Kontsuletxean jendaurrean jarri eta kentzen da zigilua hautetsontzian.
  • Hauteskunde-batzordeek neurriak hartzen dituzte inork bi aldiz bozka ez dezan.
  • Boto-kontaketa jendaurrean egiten da.
  • Botoak Espainiara  baliza diplomatiko bidez eramaten dira berehalaxe.
  • Hauteskunde-batzordeak botoen gutun-azalak zabaltzen ditu, eta jasotako botoak jasotzen ditu aktan, kontsuletxeen arabera banakatuta.